gaitegi__logo

Pribatutasun-politika

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Arduraduna

GAITEGI S.L.

Xedea

Online zerbitzuak eman.
Gure zerbitzuekin loturiko jakinarazpen komertzialak.

Legitimazioa

Esanbidezko adostasuna eta interes legitimoa

Hartzaileak

Web bisitariak: datuak ez zaizkie hirugarrenei lagatzen.

Interesdunen eskubideak eta eskubideen egikaritzea

Interesdunek eskubidea dute beren datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea eskatzeko, bai eta haien eramangarritasuna edota erabilera mugatzea eskatzeko edo haiek aurkaratzekoa ere, beren nortasuna jakinarazita datuen babeserako ordezkariari idatziz.

Erreklamazioa Datuak Babesteko Espainiako Agentzian

Interesdunek uste badute beren datuak erabiltzeko edo beren eskubideak egikaritzeko orduan kaltetuak izan direla, erreklamazioa aurkez dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian, haren egoitza elektronikoan, zeinetara www.aepd.es web-orriaren bidez sar daitekeen.

Nor da zure datu pertsonalen erabileraren arduraduna?

  • Izen soziala: GAITEGI
  • Helbide soziala: Bizkaiko Parke Teknologikoa, 804. eraikina, 300. modulua – Laga Bidea. 48160 Derio
  • IFK: B48436299
  • E-posta: gaitegibilbao@gmail.com

Zein datu pertsonal biltzen dugu?

Harremanetarako formularioaren eta Buletinerako harpidetzaren bitartez:

Erabiltzaileak harremanetarako inprimakia betetzean edo gure buletinerako harpidetza egitean eman ditzakeen datuak identifikazio-datuak dira.

  • Izen-abizenak.
  • Helbide elektronikoa.
  • Telefonoa.
  • IP helbidea, zein egun eta ordutan sartu zaren gure zerbitzuetan, Interneteko zein nabigatzaile erabiltzen duzun eta gailuaren sistema eragileari buruzko datuak.
  • Gurekin partekatu nahi duzun beste edozein informazio edo datu.

Kasu hauetan, izartxoa (*) daramaten datuak nahitaezkoak dira.

Kasu batzuetan, nahitaezkoa da erregistro-inprimakia betetzea webgunean eskainitako zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko eta baliatzeko; era berean, eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuen babeserako politika hau ez onartzeak datu pertsonalak eskatzen diren edozein zerbitzutan harpidetzea, erregistratzea edo parte hartzea eragozten du.

Zergatik eta zertarako erabiltzen ditugu zure datuak?

Gaitegin, interesdunek ematen dizkiguten datuak helburu hauek betetzeko baliatzen ditugu:

  • Eskariak kudeatu edo gure zerbitzuetako zenbait kontratatu.
  • Eskatzen diguten informazioaren bidalketa kudeatu.

Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa?

Zure datuen erabilera legezko funts hauetan oinarri daiteke:

  • Interesdunaren baimena zerbitzuak kontratatzeko, harremanetarako inprimakietarako, informazio-eskaeretarako edo e-buletinean alta emateko.
  • Interes legitimoa gure bezeroen datuak zuzeneko marketin-ekintzetan erabiltzeko, eta interesdunaren esanbidezko baimena balorazio automatiko eta profilen eraketarekin loturiko guztirako.
  • Legezko betebeharrak betetzea iruzurra saihesteko, Agintaritza publikoekin harremanetan egoteko eta hirugarrenen erreklamazioetarako.

Irudia eta ahotsa erabiltzeko legitimazioa:

  • Interesdunak bere argazki profesionala gure barne-plataformara igotzean ematen duen baimena.
  • Interes legitimoa: ekitaldietan Gaitegin sustapen- eta merkataritza-helburuetarako ikus-entzunezko materialak sortzea.

Zenbat denbora gordetzen ditugu zure datuak?

Datuen erabilerari eutsiko zaio, aipatu helburuak betetzeko, datuok biltzeko xedea bete ahal izateko behar beste denboraz (adibidez, merkataritza-harremanak iraun bitartean), bai eta datuen erabileratik eratorritako legezko betebeharrak betetzeko behar beste denboraz ere.

Non gordetzen dira zure datuak?

Oro har, datuak EB barruan gordetzen dira. Europar Batasunekoak ez diren hirugarrenei bidaltzen zaizkien datuek behar besteko babes-maila eskaintzen dutela ziurtatuko dugu, dela Arau Korporatibo Lotesleak (BCR) dituztelako, dela “Privacy Shield” delakoari atxiki zaizkiolako.

Zein eskubide dituzu eta nola egikari ditzakezu?

Zure jakinarazpenak bidali eta zure eskubideak egikaritzeko, eskaera bidal dezakezu helbide elektroniko honetara: informacion@bizkaiatalent.eus

DBEOn xedatutakoaren arabera, eskubide hauek dituzu:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: zuri buruz ditugun datu pertsonalen gaineko informazioa eska dezakezu.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: zure datu pertsonaletan izandako edozein aldaketa jakinaraz dezakezu.
  • Datuak ezabatzeko eta ahazteko eskubidea: aurrena datu pertsonalak blokeatuta, ezaba daitezen eska dezakezu.
  • Datuen erabilera mugatzeko eskubidea: datu pertsonalen erabileraren murrizketa dakar.
  • Datuak aurkaratzeko eskubidea: datuak erabiltzeko baimena baliogabe dezakezu, erabiltzen jarraitzeari uko egiteko.
  • Datuen eramangarritasunerako eskubidea: kasu batzuetan, datu pertsonalen kopia bat eska dezakezu, formatu egituratuan, ohiko erabilera duena eta irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duena, beste arduradun bati helarazteko.
  • Erabaki indibidualizatuen xede ez izateko eskubidea: erabilera automatizatuan bakarrik oinarrituriko erabakiak ez hartzeko eska dezakezu, profilen eraketa barne, baldin eta ondorio juridikoak sortzen badituzte edo interesdunari kalte esanguratsua eragiten badiote.

Zenbait kasutan, baliteke eskaera ez onartzea, legezko betebeharrak betetzeko beharrezko datuak ezabatzeko eskatzen baduzu.

Era berean, datuen erabilerari buruzko kexarik baduzu, erreklamazioa aurkez diezaiokezu datuen babeserako agintaritzari.

Nor da emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasunaren erantzulea?

Erabiltzailea da jasotako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra; beraz, Gaitegik ez du horren gaineko inolako erantzukizunik. Erabiltzaileek bermatuko dute, dagokion erantzukizuna beren gain hartuta, emandako datu pertsonalak zehatzak eta egiazkoak direla, eta indarrean daudela; horrez gain, behar bezala eguneratuta izango dituzte. Erabiltzaileak erregistratzeko edo harpidetzeko inprimakian informazio osoa eta zuzena emango du. Gaitegik erabiltzaileekin kontratatutako zerbitzuei amaiera emateko eskubidea izango du, baldin eta emandako datuak faltsuak, osatugabeak, zehaztugabeak edo eguneratu gabeak badira.

Bizkaia Talent ez da arduratuko berak sortu ez dituen eta beste iturri bat aipatzen duten informazioen egiazkotasunaz; hortaz, ez du bere gain hartuko informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteen gaineko inolako erantzukizunik.

Gaitegik bere web-orrietako informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea du, eta informazio hori eskuratzeko aukera mugatu edo ukatu ere egin dezake. Gaitegik ez du inolako erantzukizunik izango berak emandako informazioan huts, akats edo omisioek erabiltzaileari eragin ahal dioten edozein kalte edo galeraren gainean, baldin eta informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Orobat, erabiltzaileak egiaztatuko du 14 urtetik gorakoa dela eta bere datu pertsonalen erabilerari dagokionez baimena emateko legezko gaitasuna duela.

Nola erabiltzen ditugu adinez txikikoen datu pertsonalak?

Printzipioz, gure zerbitzuak ez dira berariaz adinez txikikoentzat. Hala ere, baten bat hamalau urtetik beherakoentzat izanez gero, DBEOren 8. artikuluaren eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren (DBEDBLE) 7. artikuluaren arabera, Gaitegik baimen baliozko, aske, zalantzarik gabeko, zehatz eta haien legezko tutoreek jakina eskatuko du adinez txikikoen datu pertsonalak erabiltzeko. Kasu horretan, baimena ematen duen pertsonaren NANa edo identifikatzeko beste moduren bat eskatuko da.

Hamalau urtetik gorakoen kasuan, datuak erabili ahal izango dira erabiltzailearen baimena izanda, legeak guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularren laguntza eskatu ezean.

Zein segurtasun-neurri aplikatzen dugu zure datu pertsonalak babesteko?

Gaitegik Datu Pertsonalen Babeserako Legeak eskaturiko segurtasun-mailak ezarri ditu, eta bere esku dauden beste bitarteko eta neurri tekniko batzuk ezartzen saiatzen da Bizkaia Talenti emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta lapurtzea saihesteko.

Gaitegik ez du bere gain hartuko sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren interferentziak, omisioak, etenak, birus informatikoak, telefono-matxurak edo deskonexioak direla-eta Gaitegikin zerikusirik gabeko arrazoiengatik sor daitezkeen kalte edo galeren gainean, ez eta sistema elektroniko honen erabileran gerta daitezkeen atzerapen edo blokeatzeen gainekoa ere, telefono-lineen gainkargek edo Datu-prozesuen zentroko, Interneteko sistemako edo beste sistema elektroniko batzuetako gainkargek eraginak eurak, ezta hirugarrenek Gaitegin kontroletik kanpo bidegabeko esku-sartzeen bidez sor ditzaketen kalteen gainekoa ere. Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak.

Beste webgune batzuetarako estekak

www.gaitegi.com webgunean, beste webgune batzuetarako estekak egon daitezke. Esteka horietako batean klik egin eta kanpoko webgune batean sartzean, bisitaldia webgune horren pribatutasun-politikaren mende egongo da, eta Gaitegik ez du inolako erantzukizunik izango haren gainean.

Deitu